XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Musika-tresnak

... Museora iritsi eta barrura sartu ginen.

Museoko zuzendariak egin zigun ongietorria benetan aintzakotzat hartzekoa izan zen...

Elkarrizketa baten ondoren museoa erakutsiko zigun museo-gida aurkeztu zigun.

- Ziurrenik musika-tresna asko ezagutuko dituzue adierazi zuen gidak.

- Pianoa..., kitarra..., erantzun zuen Alexanderrek.

- Bibolina..., flauta..., harpa..., danborra.... txalaparta..., adierazi zuen Nereak.

- Irratia! oihu egin zuen Alexanderrek.

Barre egin arren ez zuen ulertu zergatia.

- Momentu bat mutiko esan zuen gidak.

- Lehenik ados jar eta uler dezagun zer den musika-tresna bat!

Gaztetxoak, une batez, mututurik gelditu ziren.

Guztiek zekiten zer zen musika-tresna bat baina, nola adierazi?

Orduan nire lagunmina den Arantxak proposatu zuen:

- Soinua sortzen duen zerbait...

- Oso ondo! esan zuen gidak.

- Soinua sortzen duen gauza guztia musika-tresna da edo bihur daiteke.

- Baldintza bezala, soinua jolearen borondatera errepikakorra izan behar duela eskatzen da.

- Ez da egingo garai bateko soinu eta hotsaren arteko bereizketarik.

- Hau da, afinazio eta desafinazio ziur bateko musika-tresnen artekoa.

- Zenbait musikagilek, hotsak sortzen dituzten gauzak, musika-tresna bezala erabili dituzte.

- Hara nola:

- LEOPOLD MOZART (1719-1787) = Umeen zenbait jostailu

- GIUSEPPE VERDI (1813-1901) = Ingudea

- LEROY ANDERSON (1908-1975) = Idazteko makina

- Giza ahotsa musika-tresna bat da..., baina irratia ez da, ez baitu soinurik sortzen, erretransmisiora mugatzen da soilik.

- Era berean magnetofoia, diskogailua eta telebista ez dira musika-tresnak.

- Garbi dago?

- Saxofoia..., klarinetea..., tuba...

- Oso ondo, kopuru ederra bildu dugu.

- Badira zenbait musika-tresna oso zaharrak direnak.

- Batzuk besteak baino txukuntasun handiagoz eraikiak dira.

- Hitz gutxitan, barietate handiko musika-tresnak.

- Gizaldietan zehar sortutako musika-tresna kopurua ikaragarria da.

- Zenbait lan zientifikok 2.000 inguru zerrendatuak dituzte; hauen artean antzinakoak, etnografikoak, folklorikoak eta modernoak aurkitzen dira.

- Musika-tresna guzti hauek hiru zati edo familia handitan sailka ditzakegu: haizezko musika-tresnak, perkusiozkoak eta kordazkoak.

- Ikerketa eta ikasketa asko egin da antzinatasun handiena zein taldek duen jakin nahian, baina inork ez du eman erantzun zehatzik.

Gure arbasoek, gutxienez, talde bakoitzetik musika-tresna bat ezaguna zuten, garai hartan musika ezaguna baitzen...